2020ko otsailaren 28an, barikuan, Zeberioko ikasleekin batera martxan parte hartu genuen.
Goizeko hamar eta erdiak aldera, Zeberioko ikasleak heldu ziren. Elkarri agurtu ostean, bizikletak hartu eta patiotik hainbat buelta eman genituen.
“Murias” Arratiako
txirrindularitza taldeko partaideek laguntza eskaini ziguten: Ginkana
antolatuz, gure bizikletak martxarako prestatuz, aholku eta azalpen batzuk
emanez eta martxan lagunduz.
Bizikleta martxa herritik egin
genuen, IBILBIDE ZIRKULARRA: Eskola, Askatasun kalea, eliza, Bartolome Deuna kalea, Iturrimaur pasealeku kalea, Javier Uria kalea, Askatasun kalea (eskolako norantzan), Arragoeta kalea, Goiko kalea, Gudarien plaza, Errukiñe
kalea.
Bi bira eman eta berriro eskolara!
HAU NEKEA !!!
Asierrek, gure gorputz hezkuntzako irakasleak, beste ginkana bat
antolatu zuen oreka eta bizikletaren kontrola praktikan jartzeko:
1. Azkena
heltzeko lasterketa.
2. Hankak
lurrean jarri gabe ur botila hartzea.
3. Makila bat
esku batekin helduta uztai bat hartzea.
OSO ONDO
PASATU GENUEN ,
EGUN DIBERTIGARRIA BENETAN!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina