2018-05-18

MAITZAK 17: LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO ALDARRIKAPEN EGUNA.

Ostegun goiza guretzako, berezia izan zen : Aldarrikapen eguna izanik, gure ekarpena egin nahi izan genuen.


1- GUZTION ESKUEKIN EGINDAKO 
ORTZADARRAREN HORMA IRUDIA.

Haur hezkuntzako ikasleek hasiera eman eta  hirugarren zikloko ikasleek bukatu zuten Areatza eskolako ortzadarra. Irakasleen eskuak ere  bertan zeuden.

IRAKASLEEN ESKUEKIN IZPI MOREA






 HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEN ESKUEKIN
 IZPI URDINA



LEHEN ZIKLOKO IKASLEEN ESKUEKIN 
IZPI BERDEA






BIGARREN ZIKLOKO IKASLEEN ESKUEKIN 
IZPI HORIA




HIRUGARREN ZIKLOKO IKASLEEN ESKUEKIN 
IZPI LARANJA eta GORRIA




2- "NIRE GORPUTZA DA" ABESTIA.

Ikasle zein irakasle denok batera dantzan.


Jolas  orduetan entsaioak egin eta egin eta ... hau izan da emaitza. 

Ilusioa eta gogoa ipini diogu, espero dugu gustuko izatea.






2- "ESKOLAKO ARGAZKIA".

Dantza bukatu ostean denok batera, eskolako argazkia atera  genuen: 

Globoekin egindako "sei koloretako bandera" irudikatu genuen.






3- "ESKOLAKO ALDARRIKAPEN HORMA".

Aldarrikapen testigantza lez, globoak eta guztion eskuekin egindako  ortzadarra, eskolako horman bukatu zuten.












Ekin eta ekin eta ... hona hemen azken emaitza.




TALDEKO ZENBAIT ARGAZKI


HH KO TALDEA






LH 2 ZIKLOA









TXOKO MOREA: MAIATZAK 17

Astean zehar hausnartu, pentsatu, eztabaidatutakoa gure "txoko morean" ipintzen joan gara. Hona hemen nola geratu den:









DOTORE GERATU DA , EZ DUZUE USTE?

MAIATZAK 17 KO ASTEA : GUZTIOK DAUKAGU DESBERDIN IZATEKO ETA SENTITZEKO ESKUBIDEA.

Aste hau  berezia izan da gure ikastetxean:   "Denok desberdinak denok berdinak" lelopean hainbat jarduera burutu izan ditugu . 



"DENOK DESBERDINAK DENOK BERDINAK"

Astelehen eta ostegun bitarte, egunero tartetxo bat hartu dugu aniztasunari eta errespetuari buruz hausnartzeko. Hainbat bideo, abesti, ipuin ... ikusi, entzun eta irakurri ditugu.



"MAITASUNAK EZ DAUKA ETIKETARIK"



"NI HORRELAKOA NAIZ, ETA ZER ?"



"LAUKITXOREN ISTORIOA"


Gelan,  abesti desberdinetako letrak entzun, abestu eta dantza egiteko denbora ere izan dugu.

"DENOK ZU"



"ASKE MAITE ASKE BIZI"



"GURE KAIOLA"



" NIRE GORPUTZA DA"


Azken abesti hau bereziki gustatu zaigu, hori dela eta ostegunerako ideia bat izan dugu: Gure koreografia asmatu eta patioan denok batera dantzatzea.