2017-12-21

HH 4 ETA 5 URTEKO GELAN SENTIMENDUEN TXOKOA ETA

HASERREAREN KUTXA SORTU DITUGU

SENTIMENDUEN TXOKOA

Gelako umeen emozioak eta sentimenduak autoerregulatzeko txokoa sortu dugu. Bertan, gelan sortu daitezkeen arazoak bideratuko dira; edo umeen beharrizan zehatzak (nekea, haserrea, tristura…) asetzeko aukera egongo da.
Material espezifikoz hornituta egongo da. Adibidez, ipuinak, kuxinak, oihalak… Haserrearen kutxa horietako bat da. 


“HASERREAREN KUTXA”


Haserrearen kutxa guztion artean sortu dugu eta ikasle bat gelan haserre dagoenean, emozio horri irtenbidea emateko kutxa da. Ikaslea bertara hurbildu eta kutxa barruan dauden paper desberdinak txikitzean hasiko da, kutxaren tapara botako dituelarik. Haserrearen intentsitatearen arabera txikitzeko zailago edo errazago diren paperak aukeratuko ditu. Paperak txikitzen ari den bitartean, zergatik dagoen haserre adieraziko du. Ondoren, kutxaren tapa hartu eta apurtutako paper zatitxoak zakarrontzira botako ditu ondoko esaldia esanez: BUKATU DA! NIRE HASERREA ZAKAR ONTZIRA BOTA DUT!



Apurka-apurka gure emozioak ulertzen ditugu eta hobeto sentitzen gara!



2017-12-02

EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU AREATZA ESKOLAN!!

Atzo, abenduaren 1ean, EUSKARA ETA EZINTASUNAREN eguna ospatu genituen eskolan. besteak beste eskolako ikasle eta irakasle guztiek parte hartu genuen ekintza ezberdinetan: muralak, gogoetak, karaokea eta hemen ikusgai daukazuen bertso honetan ere. Arratsalderako jolasak  prestatuta geneuzkan baina eskolako leihoetatik ikusteko aukera izan genuen elur tantez ondorioz, bertan behera uztea erabaki zen. 
Eskerrik asko IƱaki Iturriozeri (bertsolaritzako irakaslea)