2017-12-21

HH 4 ETA 5 URTEKO GELAN SENTIMENDUEN TXOKOA ETA

HASERREAREN KUTXA SORTU DITUGU

SENTIMENDUEN TXOKOA

Gelako umeen emozioak eta sentimenduak autoerregulatzeko txokoa sortu dugu. Bertan, gelan sortu daitezkeen arazoak bideratuko dira; edo umeen beharrizan zehatzak (nekea, haserrea, tristura…) asetzeko aukera egongo da.
Material espezifikoz hornituta egongo da. Adibidez, ipuinak, kuxinak, oihalak… Haserrearen kutxa horietako bat da. 


“HASERREAREN KUTXA”


Haserrearen kutxa guztion artean sortu dugu eta ikasle bat gelan haserre dagoenean, emozio horri irtenbidea emateko kutxa da. Ikaslea bertara hurbildu eta kutxa barruan dauden paper desberdinak txikitzean hasiko da, kutxaren tapara botako dituelarik. Haserrearen intentsitatearen arabera txikitzeko zailago edo errazago diren paperak aukeratuko ditu. Paperak txikitzen ari den bitartean, zergatik dagoen haserre adieraziko du. Ondoren, kutxaren tapa hartu eta apurtutako paper zatitxoak zakarrontzira botako ditu ondoko esaldia esanez: BUKATU DA! NIRE HASERREA ZAKAR ONTZIRA BOTA DUT!



Apurka-apurka gure emozioak ulertzen ditugu eta hobeto sentitzen gara!



2017-12-02

EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU AREATZA ESKOLAN!!

Atzo, abenduaren 1ean, EUSKARA ETA EZINTASUNAREN eguna ospatu genituen eskolan. besteak beste eskolako ikasle eta irakasle guztiek parte hartu genuen ekintza ezberdinetan: muralak, gogoetak, karaokea eta hemen ikusgai daukazuen bertso honetan ere. Arratsalderako jolasak  prestatuta geneuzkan baina eskolako leihoetatik ikusteko aukera izan genuen elur tantez ondorioz, bertan behera uztea erabaki zen. 
Eskerrik asko IƱaki Iturriozeri (bertsolaritzako irakaslea)


2017-11-24

AZAROAK 25: IKASTETXEKO ARGAZKIA

"AREATZA IKASTETXEKO ARGAZKIA"

Aldarrikapen egun honi amaiera emateko, familiek ere hor egotea nahi izan dugu. Gure puntu morearen aurrean argazki bat ateratzera gonbidatu  ditugu. Baina.... baldintza bakarra ezarri diegu, GURE TXAPA (beraiena ere dena) soinean eramatea. Ikasleek beraien etxekoei txapa banatzeaz arduratu dira,  lana primeran burutu dutelarik.





ARGAZKI BIKAINAK!!
ESKERRIK ASKO GUZTIOI.





BIHAR AZAROAK 25a IZANIK ERAMAN EZAZU ZURE TXAPA ALDAMENEAN. 


AZAROAK 25: AREATZA IKASTETXEKO PUNTU MOREA

"AREATZA IKASTETXEKO PUNTU MOREA"

Astean zehar  gurasoen laguntzarekin prestatu dugun  "puntu more" erraldoia gaur goizean bukatu dugu: Indarkeriaren aurka gure aldarrikapen testigantza utzi nahi izan dugu. Nola? Ikasle zein irakasle guztiok gure eskuaren aztarna bertan utziz.





GURE PUNTU MOREA, HAUR HEZKUNTZAKO IKASLE GUZTIEK 
BERAIEN ESKU ARRASTOA UTZI ONDOREN










AZAROAK 25: FEMINIZIDIOAREN HORMA-IRUDIA

LH3 ZIKLOA

FEMINIZIDIOARI BURUZKO HORMA-IRUDIA

Bihar genero indarkeriaren aurkako aldarrikapen eguna izanik, ikastetxean   jardun bereziko eguna izan dugu. 

Goizean goiz hirugarren zikloko ikasleek 2017 urtean egon diren emakume erahilketei buruz egin duten ikerketa lana aurkeztu dute. Azalpena bukatu ondoren, beraiek izan dira arduradunak, "Areatza ikastetxeko indarkeriaren aurkako aldarrikapen txapa" ikasle zein iraskasleen artean banatzeko. 

Hone  hemen  zenbait argazki:








 GURE ALDARRIKAPEN TXAPA ALDEAN DARAMAGULA LELO BAKARRA:
NAHIKOA DA! ERASO SEXISTARIK EZ!

2017-11-23

AZAROAK 25: HHko IKASLEAK

HAUR HEZKUNTZAN ERE LANEAN 

HH 4 ETA 5 URTEKOAK

4 eta 5 urteko ikasleak "DERRIGORREZ MUSURIK EZ" bideo-ipuina ikusi dute. Ipuin honetan kontatzen dena kontuan hartuz guztien artean eta lankidetzan horma-irudi eder bat egin dute. Hona hemen beraien lanaren emaitza:








ARTELAN BIKAINA BENETAN!!

AZAROAK 25: HH-ko IKASLEAK

HAUR HEZKUNTZAN ERE LANEAN 

HH 2 ETA 3 URTEKOAK

2 eta 3 urteko ikasleek ere beraien PUNTU MOREA irudikatu dute. Hona hemen beraiek burututako lanaren zenbait argazki:



ZEIN IKASLE LANGILEAK !!



2017-11-22

AZAROAK 25: AREATZA ESKOLAKO PUNTU MOREA

FAMILIAK ERE GUREKIN LANEAN

"AZAROAK 25"

Genero indarkeriaren aurkako aldarrikapen eguna dela eta , "puntu morearen" testigantza ikasturtean zehar ziurtatuko duen ekimen bat burutzea nahi izan dugu: JOLAS TOKIKO HORMA-IRUDIA.

Jarduera hau aurrera ateratzeko familien lankidetza eskatu genuen eta guraso taldetxo bat animatu da. Asteartean eta asteazkenean guraso hauek burubelarri aritu dira margotze lanetan. 

ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUTEN GURASO GUZTIEI. Beraien lanaren testigantza lez hona hemen zenbait argazki: