2021-05-20

 
SOLOAN LAN ETA LAN ARI GARA! (HH 4-5 URTE)
 

Lurra landu eta prestatu dugu. Elikagai desberdinak landatu eta erein ditugu, 

hilabete eta momentu egokia noiz den aztertu ondoren.









GURE MARRUBI, IDARRAK, KUIAK, KUIATXOAK, TOMATEAK… DASTATZEKO 

GOGOZ GAUDE!

2021-05-18

MAIATZAREN 17-A

Astelehen honetan, Maiatzaren 17an,"LGTBI+ fobiaren aurkako eta harrotasunaren (Harro nago,naizena naizelako) aldeko"aldarrikapen eguna ospatu dugu.

Nahiz eta eskolako dinamikan, gure egunerokotasunean, printzipio horiek presente izan eta landu,egun honetarako,eskola mailako ekimen xumea prestatu dugu."Aniztasunak aberasten gaitu" lemaren lelopean,gutako bakoitzaren silueta jasotzen duen horma-irudia sortu dugu:

Hona hemen:



Egun hauetan, gure ikasleekin  landutako bideo bat igon dugu,zuok ere bideo honen inguruan hausnartu dezazuen:

"MAITASUNAK EZ DU ETIKETARIK"




2021-05-06

 

JOLASA ETA KALEA ZIENTZIA LANTZEKO 

ESPAZIO BIHURTU DITUGU! (HH 4-5 URTE)



Hodiekin ibilbideak egin ditugu, urarekin eta harearekin 

trasbaseak egin ditugu ...













SORTZEN ETA IKASTEN ARI GARA!

2021-05-05

SALDROPOKO IRTEERA

 Atzo Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urtekoak Saldropora joan ginen.


Ibilbide bat egin genuen, bertan bizi diren animalia eta pertsonaia mitoogikoak ezagutzeko asmoz. 

Eramandako zapaburuak urmaelean askatu genituen. 



                               Egun zoragarria izan zen!!!