2020-05-17

LGTBI+ EGUNA

MAIATZAK 17: GUZTIOK DAUKAGU DESBERDIN IZATEKO ETA SENTITZEKO ESKUBIDEA.

"Denok desberdinak denok berdinak" 



2020-05-14

MAIDER UNDAREKIN BIDEODIEA

Maider Unda izan dugu gaur LH3ko ikasleekin bideodei batean.



 



Olinpiadak proiektuarekin lanean jarraitzen dugu, eta honekin lotuta Maider Unda gurekin egoteko aukera izan dogu. Olinpiadetako Borroka  Txapelketan hartu du parte bi aldiz. 2008an eta 2012an. Azken honetan brontzezko domina irabazi zuen.
10 aldiz irabazi du Espainiako txapelketa eta 2007ko Munduko Txapelketan 5. postua lortu zuen.

Maider gaur egun artzaia eta gaztagilea da. Galdera pila bat egin dizkiogu eta bere esperientzia desberdinak kontatu dizkigu. Bai kirolaria zeneko garaikoak eta gaur egungoak ere. 

Eskerrik asko Maider!!