2020-03-09

MARTXOAK 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna





Aurreko astean "Emakumearen Nazioarteko Aldarrikapen Eguna" igandean izango zela kontuan hartuz hainbat jarduera burutu genituen. Hona hemen burututako  lanaren testigantza:

2020-03-06

Areatza eskolako LH2koen bizikleta martxa

 2020ko otsailaren 28an, barikuan, Zeberioko ikasleekin batera martxan parte hartu genuen.


Goizeko hamar eta erdiak aldera, Zeberioko ikasleak heldu ziren. Elkarri agurtu ostean, bizikletak hartu eta patiotik hainbat buelta eman genituen.



“Murias” Arratiako txirrindularitza taldeko partaideek laguntza eskaini ziguten: Ginkana antolatuz, gure bizikletak martxarako prestatuz, aholku eta azalpen batzuk emanez  eta martxan lagunduz.












Bizikleta martxa herritik egin genuen, IBILBIDE ZIRKULARRA: Eskola, Askatasun kalea, eliza, Bartolome Deuna kalea, Iturrimaur pasealeku kalea, Javier Uria kalea, Askatasun kalea (eskolako norantzan), Arragoeta kalea,  Goiko kalea, Gudarien plaza,  Errukiñe kalea. 
Bi bira eman eta berriro eskolara! 
HAU NEKEA !!!


Asierrek, gure gorputz hezkuntzako irakasleak, beste ginkana bat antolatu zuen oreka eta bizikletaren kontrola praktikan jartzeko:
1.   Azkena heltzeko lasterketa.
2.   Hankak lurrean jarri gabe ur botila hartzea.
3.   Makila bat esku batekin helduta uztai bat hartzea.




OSO ONDO PASATU GENUEN , 
EGUN DIBERTIGARRIA BENETAN!!!






2020-03-02

AREATZAKO 3, 4 ETA 5 URTEKO UMEAK PARKETXEAN ETA SALDROPON EGON GARA!

Eskolako 3, 4 eta 5 urteko umeak Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan egon gara. 















Igelen putzuan
Ostean autobusa hartu eta Saldropoko Hezegunera joan gara.












Saldropon Euskal mitologiako pertsonaiekin paseo batez gozatu dugu,
Mari,...







Basajaun,...

Tartaloren gordelekuan sartu gara,...


eta zubi magikotik pasatu ondoren...



Lamien putzua,...
















Primeran pasatu dugu!